Funtzioak eta printzipioak
Funtzioak
- Gardentasunari buruzko legean datozen obligazioak hobeto betetzeko, informazio publikora sartzeko eta gobernu onerako gomendioak barneratzea.
- Gardentasunaren arloan, informazio publikoan sartzeari buruz eta gobernu onari buruz aholkularitza eskaintzea.
- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko legea garatzen duten edo haien helburuarekin lotutako estatu mailako arautze-proiektuei buruz behar bezala jakinaraztea.
- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko legea zein mailatan betetzen den ebaluatzea. Horretarako, 'urtean behin egingo da aurreikusitako obligazioak betetzeari buruzko informazioa bilduko duen memoria, zeina Gorte Nagusiei bidaliko zaien.
- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko zirriborroak, gomendioak, jarraibideak eta arauak sustatzea.
- Trebakuntza eta sentsibilizazio jarduerak sustatzea Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko legeak arautzen dituen arloak hobeto ezagutzeko.
- Pareko ezaugarriak dituzten beste erakundeekin batera lan egitea haiei dagozkien gaietan. Lege edo arau izaera dutenak.
Printzipioak
- Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak nortasun juridiko propioa du eta ahalmen osoa du nahi duen bezala aritzeko. Bere xedeak betetzeko autonomia osoa du eta independentzia osoz jardun dezake.
- Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren Presidenteak jardunaldi osoan, independentzia osoz eta objektibotasun osoz burutzen du bere lana. Ez dago aginte inperatiboen mende eta ez du aginteen jarraibiderik jasotzen.
Gardentasuna
- Kontseiluaren ebazpenak, jakinarazi eta datu pertsonalak bereizi aurretik, bere webgunean eta gardentasunaren webgunean emango dira ezagutzera.
- Kontseiluaren urteko memoriaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta arreta berezia eskainiko zaio Administrazioak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko xedapenak betetzen dituen ala ez aztertzeari.
Hiritarron partaidetza
- Kontseiluak, zehaztuko diren partaidetzarako bideekin, hiritarrekin batera egingo du lan bere betekizunak bete eta gardentasunaren eta gobernu onaren inguruko araudia betetzea errazteko.
Kontuak ematea
- Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak Gorte Nagusiei aurkeztuko dio urtean behin hark garatutako jardueren inguruko eta legeak zehazten dituen ebazpenak betetzeari buruzko memoria.
- Gardentasunaren eta Gobernu Onerako Kontseiluaren Presidenteak dagokion Batzordeari azalduko dio memoria hori, eskatzen dizkioten guztietan.
Lankidetza
- Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak gutxienez urtean behin bilerak egingo ditu erkidego mailan Kontseiluari esleitutako funtzioen parekoak burutzeko sortu diren erakundeen ordezkariekin.
- Kontseiluak lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu Autonomia Erkidegoekin eta Tokiko Entitateekin datuetan sartzeko eskubidearen berariazko ukapenen edo ustezko ukapenen inguruko erreklamazioak ebazteko.
- Gainera, Herri Administrazioekin, gizarte erakundeekin, unibertsitateekin, ikastetxeekin eta gobernu onarekin zein gardentasunarekin lotutako nazioko zein nazioarteko gainontzeko erakundeekin ere sinatuko ditu lankidetza-hitzarmenak.
Nola egiten duen lan
- Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren informazioak erabilerraztasunaren printzipioa beteko du, ezintasunen bat duten pertsonentzat bereziki.
- Kontseiluak jakitera emandako informazioak Elkarreragingarritasuneko Nazioko Eskema beteko du, urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuak onetsia, eta baita elkarreragingarritasuneko arau teknikoak ere.
- Kontseiluaren informazioa behin eta berriro erabiltzea errazten duten formatuetan argitaratzea sustatuko da.