Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko esperientziak eta informazioa trukatzeko eta lankidetzan aritzeko nazioarteko bi plataformaren parte da Kontseilua: Informazio Mandatarien Nazioarteko Konferentzia (ICIC, ingelesezko sigletan) eta Iberoamerikako Gardentasun eta Informaziorako Sarbide Sarea (RTA).
Kontseiluak, gainera, ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzen ditu beste herrialde batzuetako ordezkaritzekin, haiekin lan-bilerak egiten baititu, eta mintegi eta tailer teknikoetan parte hartzen du Europako organo bermatzaile homologoekin.