Administrazioari informazio publikoa eskatu badiozu eta ukatu egin badizute, erantzun dizutenak asetzen ez bazaitu edo erantzunik jaso ez baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseilu honetan. Organo independente hori arduratuko da erabakitzeaz ea, gardentasunaren legearen arabera, informazioa eman behar dizuten.
Erreklamazioa, beraz, Gardentasun Kontseiluari egiten diozun eskaera, Administrazioak zure informazio-eskaerari buruz hartutako erabakia berrikus dezan.
Kontseiluari egindako erreklamazioa aukerakoa da zuretzat, eta ez du inolako kostu ekonomikorik. Auzitara ere jo dezakezu zuzenean, aurretik Kontseiluaren aurrean erreklamatu gabe errekurtso judizial bat jarriz.