José Luis Rodríguez Álvarezek gogorarazi zuen zer araudi aplikatzen den arlo horretan, zehaztu zuen zer subjektu dauden beharturik publikotasun aktiboaren eskakizunak betetzera, eta Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legeak informazio publikoa eskuratzeko eskubideari ezartzen dizkion mugen azterketa egin zuen, CTBGren irizpidea eta organo judizialek adierazitakoa azalduz. Panelean Andaluziako Gardentasunerako eta Datuak Babesteko Kontseiluko zuzendari Jesús Jiménez Lópezek ere parte hartu zuen.