Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko esperientziak eta informazioa elkartrukatzeko eta elkarlanerako hainbat plataformatako kide da Kontseilua, bai nazio-mailan, bai nazioartean: Espainian, Gardentasunerako eta Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubidearen Organo Bermatzaileen Konferentzia (COTAI); nazioartean, Gardentasunerako eta Informazioa Eskuratzeko Europako Sarea (ENTRI, ingelesezko siglak); Informazioa Eskuratzeko eta Informaziorako Komisioen Nazioarteko Konferentzia (IBEROOTA) (RICITA).
Kontseiluak, gainera, ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzen ditu beste herrialde batzuetako ordezkaritzekin, haiekin lan-bilerak egiten baititu, eta mintegi eta tailer teknikoetan parte hartzen du Europako organo bermatzaile homologoekin.