COTAI lankidetza eta kooperazio horizontaleko erakundea da, eta Estatuko Kontseiluak eta autonomia-erkidegoetako gardentasuna bermatzen duten organoek osatzen dute. Haren helburua gardentasuna eta Estatuko maila guztietan informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen bermea sendotzen laguntzea da, jarduera bateratuak eginez.
Konferentziaren lan-saioak Kanarietako Parlamentuaren egoitzan egin dira, eta esperientziak partekatu eta zenbait irtenbide aztertu dira, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea bermatzen duten organoek gaur egun planteatuta dituzten erronka nagusiei heltzeko.
Oraintsuko gertaera garrantzitsuak ere aztertu dira, hala nola Administrazio Irekiaren Legearen aurreproiektua edo Auzitegi Gorenak BOSCO kasuari buruz emandako epaia, zeinak funtsezko jurisprudentzia ezartzen baitu gardentasun algoritmikoaren arloan eta, bereziki, herritarrek eragina duten erabakiak hartzeko administrazioek erabiltzen dituzten aplikazioen iturburu-kodea eskuratzeko eskubideari dagokionez.
Gardentasun Kontseiluaren ordezkaritza honako hauek osatu dute: lehendakariaz gain, Gonzalo Gómez de Villalobos Gardentasuneko eta Gobernu Oneko zuzendariorde nagusiak, José Manuel Jover Lorente Autonomia Erkidegoetako eta Toki Erakundeetako Erreklamazioen zuzendariorde nagusiak eta Enrique Orduña Prada batzordekide aholkulariak.