Auzitegi Ekonomiko Administratibo Zentralaren (TEAC) ebazpenetara sartzeagatiko errekurtsoa
LABURPENA
TEACek erakunde horrek emandako ebazpen guztiak eskuratzeari buruzko informazioa eskuratzeko eskaera jaso zuen 2004. urtetik, boto partikularrak barne. Eskariari ez zitzaion erantzun eta interesdunak erreklamazioa aurkeztu zuen Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan. Ebazpenean, Kontseiluak ulertu zuen TEACen ebazpenek “Zuzenbidearen interpretazioa dakartela, eta, beraz, haien ezagutzak, jardueraren gardentasuna bermatzeaz gain, segurtasun juridikoa ematen diela herritarrei organismo horrekiko harremanetan”. Hala eta guztiz ere, argitzen zuen ETAIBGk zehazten duela informazio juridiko hori eskubidearen interpretazioa den neurrian argitaratu behar dela, hain zuzen ere interpretazioko doktrinaren izaeragatik, eta, beraz, Legean xedatutakoarekin ere kontsekuentea irudituko litzateke eskubidearen interpretazioa dakarren ebazpen bat argitaratu egin behar dela, interpretazio horrek aurreko egoerarekiko aldaketa edo berritasuna dakarren neurrian; adibidez, aurreko egoerekin alderdiren bat ez datorren interpretazio bat duelako, irizpide berriak ezarriz, edo orain arte kontuan hartu ez diren elementu berriak kontuan hartuz. Argudio hori kontuan hartuta, ondorioztatzen zen TEACek emandako bilatzailea, web-ean eskuragarri dagoena eta doktrinarik garrantzitsuenera sartzeko aukera ematen duena, arauan xedatutakoarekin bat datorrela.