100. Trafiko Zuzendaritza Nagusia. Gidatzeko azterketetarako sarbidea.
LABURPENA
Herritar batek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen Barne Ministerioko Trafiko Zuzendaritza Nagusira zuzenduta, B klaseko gidatzeko azterketa teorikoen galderak eta txantiloi zuzentzaileak ezagutzeko.
Administrazioak informazioa ukatu zuen, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako sarrera-araubide espezifikoa zegoelako, eta ezin zelako aplikatu Gardentasunari, informazioa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legea (LTAIBG).
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onetsi egin zuen, arau horrek ez baitu inolako aipamenik egiten interesdunek agiriak eskuratzeko duten aukerari buruz, eta LTAIBGn ezarritako irispide-eskubidea gailentzen da.