97. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia. Gizakientzako sendagai homeopatikoen behin-behineko baimenak.
LABURPENA
Herritar batek informazio hori eskuratzeko eskaera egin zion Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari (AEMPS), Heliosar Laborategien Calflusar produktua merkatuan zer egoeratan dagoen jakiteko eta haren erabilera-baimena zein den jakiteko.
AEMPSek informazioa ukatu zuen konfidentzialtasun betebeharragatik babestuta zegoelako eta datu pertsonalen babesari eragiten ziolako.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak aintzat hartu zuen neurri batean, uste baitu zenbait alderditan baino ez dagoela konfidentzialtasunik, eta horien artean ez dagoela baimena eskatzeko data. Datu pertsonaletan eraginik ez duela ere ulertzen da.