99. RTVEren lurralde-zentroetako publizitate-inbertsioei buruzko informazioa
LABURPENA
Herritar batek RTVE Korporazioari igorritako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, bere lurralde-zentroetako publizitate-inbertsioak ezagutzeko, Madrilgoa bereziki aipatuta, bi alditan: 1995-2000 eta 2000-2009.
CRTVEk informazio partziala eman zuen 2007an, eratu aurrekoa sartu gabe, eta bere lurralde-zentroek publizitate-inbertsiorik egiten ez dutela argudiatu zuen, zentralizatuta baitago.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak neurri batean onetsi zuen, iritzita TVE eta haren sozietateak, desegin baziren ere, egungo CRTVEren parte direla eta haien lurralde-zentroek publizitate-inbertsioa egiten zutela 2006. urtera arte, eta urte horretatik aurrera informazioa kanpoan geratzen zela.