146. Isiltasun administratiboagatik, Justizia Ministerioko behin-behineko langileen izendapenari, kargu-uzteari eta ordainsariei buruzko informazioa ukatzea - 2016
LABURPENA
Fundazio pribatu batek Justizia Ministerioari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, Ministerioko behin-behineko langileen 2016ko identifikazio-datuak eta datu profesionalak eskuratu ahal izateko.
Ministerioak ez zion eskaera horri erantzun.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak partzialki onartu zuen, zeren eta, Legeak datuen babeserako eskubidearen eta informazioa eskuratzeko eskubidearen artean ezartzen duen haztapena eginda, azken eskubide hori lehenetsi behar baita zuzendaritza-postuetan edo erabakiak hartzeko erantzukizunezko postuetan dauden langileen kasuan, erantzukizun-kargu horiek betetzen ez dituztenak alde batera utzita: 28tik beherako mailak.