154. Espetxe batean betetako lanpostuei buruzko informazioa ukatzea
LABURPENA
Herritar batek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen Barne Ministerioari zuzenduta, Valentziako espetxean bi funtzionariok merezimendu lehiaketarik gabe betetako lanpostuei buruzko informazioa lortzeko.
Administrazioak informazioa ukatu zuen, espetxeetan lan egiten duten funtzionarioen datu pertsonalen babesa urratzen zuelakoan.
Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onetsi egin zuen, alegatutako kalteak ez baitira aintzat hartu, organo errekerituaren jarduera publikoari buruzko datuak baitira. Informazioa eskuratzeko eskubideak lehentasuna du datu pertsonalen babesaren aurrean, eta erreklamatzailea da ukituen NANaren datua ematen duena, ez Administrazioa.