161. Estatuko Abokatutzaren txostenak, araudia egiteko espediente baten barruan
LABURPENA
Enpresa batek informazio hori eskuratzeko eskaera egin zion Justizia Ministerioari. Estatuko Abokatutzak egindako txostenak azpiegituren, garraioaren eta bestelako neurri ekonomikoen arloko erreformei buruzko araudia egiteko espedientearen barruan.
Justizia Ministerioak ukatu egin zuen eskatutako informazioa, Gardentasun Legea indarrean sartu aurrekoa dela argudiatuta.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onetsi egin zuen. Kontseiluak argudiatzen du Legearen edukitik ondorioztatzen dela eskatzen den unean Administrazioaren esku dagoen edozein informazio edo dokumenturi aplikatzen zaiola, noiz egin zen kontuan hartu gabe, nahiz eta informazioa eskatzeko eskubidea araua indarrean jarri zen unetik sortu zen (2014ko abenduaren 10a).