147. Lan Ikuskaritzaren arau-hauste aktetarako sarbidea ukatzea
LABURPENA
Herritar batek Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, arau-hausteen akten edukiak, ikuskatzaile jardulearen txostenak eta Herriaren Defendatzaileari eta justizia-auzitegiei aurkeztu beharreko frogak eskatzeko hasitako espedienteen kopiak eskuratu ahal izateko.
Ministerioak ez zion eskaera horri erantzun.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak ez zuen izapidetzeko onartu, eskaera hori ez baitator bat LTAIBGren helburuarekin; izan ere, helburua ez da jarduera publikoa kontrolatzea, lan-arloko gatazka pribatu bat konpontzea baizik.