167. Behin-behineko langileen ordainsariei buruzko datuak
LABURPENA
Fundazio pribatu batek Ogasun Ministerioari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, honako hauei buruzko datuak lortzeko: Ministerioko behin-behineko langile guztien ordainsariak 2018an.
Administrazioak partzialki eman zuen erabakiak hartzen dituzten langileen ordainsariei buruzko informazioa, baina ukatu egin zuen maila apaleko behin-behineko langileena, datu pertsonalak babesteko duten eskubideari eragingo liokeelako.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak zati batean onetsi zuen, argudiatuz behin-behineko langileen (karrerako funtzionarioak izan edo ez) ordainsariei buruzko informazioa eman beharko dela aholkularitza eta konfiantza bereziko lanpostu batean daudenean. Langile publikoen identifikazioa eta jasotzen dituzten ordainsariak eskatzen direnean, Kontseiluak uste du erantzunean 30. mailako langileak ez ezik, maila horretatik beherako maila guztietakoak ere jaso behar direla, 28. mailara artekoak barne, lanpostu horiek betetzen dituzten pertsonak identifikatuta. Era berean, eskaera behin-behineko langileei buruzkoa bada, egoera horretan dauden karrerako funtzionarioei buruzkoa ere izan beharko du erantzunak.