Ekainaren 12an, asteazkena, ate irekien jardunaldia egingo dugu Gardentasun Kontseiluan, Administrazio Irekiaren Astearen esparruan.
Interesatuek, aldez aurretik posta elektronikoz izena emanda, Kontseiluaren egoitza ezagutuko dute, bai eta estatu-mailan gardentasun publikoa bermatzen duen administrazio-agintaritza independente horrek egiten dituen funtzioak ere. Bisitan, informazio publikorako eskubidea zer den azalduko zaie parte-hartzaileei, nola gauzatu daitekeen eta Kontseiluak eskubide hori babesteko egiten duen lana; horrez gain, publikotasun aktiboa zer den eta Kontseiluak administrazioak eta behartutako beste subjektu batzuek arlo horretan betetzen duten ebaluatzeko zer ekintza egiten dituen ere aztertuko da.
Gonzalo Gómez de Villalobos Gardentasunerako eta Gobernu Onerako zuzendariorde nagusiak eta Marta Timón Herrero Erreklamazioen zuzendariorde nagusiak hartuko dute parte jardueran.
Izena nola eman:
Parte hartu nahi baduzu, bete esteka honetan eskuragarri dagoen formularioa eta bidali (beranduenez ekainaren 11n) helbide honetara: web@consejodetransparencia.es
Jardueran parte hartzeko aukera toki-mugei lotuta dago; beraz, eskaera egin ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, prest zaudela baieztatzeko.
- Ekitaldiaren modalitatea: Presentziala
- Tokia: Gardentasun Kontseiluaren egoitza (Jose Abascal, 2; Madril-28003).
- Data: ekainaren 12a, asteazkena
- Ordua: 12:00 h