- Publizitate aktiboaren betebeharrak zenbateraino betetzen diren aztertu du Kontseiluak, diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuen ausazko lagin batean; hau da, Gardentasun Legeak agintzen duen informazioa beren webguneetan argitaratzen duten ebaluatu du.
- Erakunde batetik bestera alde nabarmenak dauden arren, aztertutako erakunde guztien batez besteko betetze-maila % 34,4koa baino ez da, eta, batez beste, nahitaezko 10 informaziotik 4 baino ez dituzte argitaratzen.