Ekimen hori aurreko urteetan Kontseiluak ebaluatu dituen eta gardentasun-atarietan hobekuntzak edo aldaketak egin dituzten erakundeei zuzenduta dago. Helburua betetze-maila berriz egiaztatzea da. 2026ko Ebaluazio Planean sartuta dauden entitateek ezin izanen dute berrikuspen hori eskatu.
Interesa duten erakundeek, eskaera egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar dute helbidera. evaluaciones@consejodetransparencia.es Noiz arte: Azaroak 15.
Ateratzen diren txostenek publizitate aktiboa hobetzen jarraitzeko gomendioak jasoko dituzte, eta Kontseiluaren webgunean argitaratuko dira.
Ekimen hori Kontseiluaren 2026ko Ebaluazio Planean sartutako berritasunetako bat da. esteka. Plan horren arabera, borondatezko 50 ebaluazio egingo dira gehienez.
Ebaluazio-prozesu osoa Kontseiluaren berezko baliabideekin egiten da, MESTA metodologiaren bidez. Metodologia hori desagertutako Politika Publikoak eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Agentziarekin (AEVAL) batera garatu zen.