2026ko urtarrila eta iraila bitartean jasotako erreklamazioetatik, 10etik 7 (2.088 espediente) Estatuko sektore publikoko ministerio eta erakundeei zuzendu zaizkie. Gainerakoak (933 erreklamazio) autonomia-erkidegoetako administrazio, erakunde eta toki-entitateetan aurkeztutako informazio-eskaerekin lotuta daude. Izan ere, hitzarmen bidez, Kontseiluari esleitu diote eskumen hori erabiltzeko ardura (Asturiasko Printzerria, Balear Uharteak, Kantabria, Extremadura, Errioxa, Ceuta eta Melilla).
Datuek erakusten dutenez, herritarrek CTBGren aurrean informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea bermatzeko aurkezten dituzten erreklamazioen hazkundea bizkortu egin da. 2024an 1.973 erreklamazio aurkeztu ziren, ia 2023ko kopuru bera (% 4,6 gehiago), baina 2025ean % 40ko igoera izan zen aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Baina joera nabarmen areagotu da 2026an. Uztailetik irailera soilik, 1.263 erreklamazio berri erregistratu dira, aurreko hiruhilekoan baino % 27 gehiago eta 2025eko aldi berean baino bi aldiz gehiago.