Tributuen Zuzendaritza Nagusiaren kontsulta lotesle eta orokorrei emandako erantzunei buruzko informazioa eskuratzeko ezespenaren aurkako errekurtsoa.
LABURPENA
Partikular batek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari zuzendua. Eskaera horren helburua zen Tributuen Zuzendaritza Nagusiak 2013. eta 2014. urteetan emandako ebazpenak, Gardentasunaren Atarian argitaratu ez direnak, ezagutzea.
Partikular horrek berak erreklamazioa aurkeztu zuen Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan. Izan ere, ezetsi egin zen eskaera, Administrazioaren iritziz tributuen arloko informazioa eskuratzeko berariazko prozedura dagoelako eta garrantzi eta eragin handieneko ebazpenak dagoeneko publiko egin direlako.
Gardentasun Kontseiluak atzera bota zuen erreklamazioa, uste izan baitzuen –tributuen arloa Gardentasun Legearen arabera arautu behar den alde batera utzita– informazio hori argitaratzea kaltegarria izan daitekeela haietan aipatzen diren enpresen jabetza industrialarentzat, haien jarduera estrategikoak biltzen dituelako, bai merkataritzaren ikuspegitik, bai finantzen ikuspegitik, eta horiek ezagutza publikoari debekatu behar zaizkiolako.
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren ebazpenaren aldekoa da Madrilgo administrazioarekiko auzien 2. epaitegi zentralaren epaia