RTVE Korporazioaren errekurtsoa, RTVE Korporazioaren eta produkzio-etxe baten arteko kontratuaren kopiari buruzko informazioa eskuratzeko aukeraren inguruan.
LABURPENA
Partikular batek RTVE Korporazioari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen. Eskaera horren helburua zen jakitea zer kontratu sinatu zuten Korporazioak eta VIDEO MERCURY FILMS ekoiztetxeak, erositako filmen zerrenda, eragiketa hori egitea gomendatu zuten txostenak eta etorkizuneko errentagarritasuna.
Partikular horrek berak erreklamazioa aurkeztu zuen Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan, haren eskaeraren zati bat ezetsi baitzen, Administrazioaren iritziz Korporazioaren interes ekonomiko eta komertzialei kalte egiten zielako eta kontratu horretan parte hartzen dutenen datu pertsonalei eragiten zielako.
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak aintzat hartu zuen erreklamazioa, alde batetik, funts publikoen erabilera gardentasunaren ardatzean dagoelako eta kontuak emateko funtsezko elementuetako bat delako, kontratuen publikotasun aktiboaren bidez gauzatua, eta, bestetik, kontratua pertsona juridiko batekin sinatu zelako, datu pertsonalak anonimizatu daitezkeelako; izan ere, informazio-eskaeraren helburua ez da pertsonen identitatea, baizik eta kontratuaren edukietarako sarbidea.
Egoera: Madrilgo 11. administrazioarekiko auzien epaitegiak berretsi egin zuen Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren erabakia, hau da, informazioa ematearen alde zegoen. Hala ere, apelazioan emandako epaia aintzat hartu dute eta, ondorioz, Kontseiluaren ebazpena bertan behera geratu da.