Partikular batek ENAIRE Enpresa Publiko Enpresarialari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen. Enpresa hori Sustapen Ministeriora atxikita zegoen, eta bere zuzendari nagusiaren ebazpenarekin batera ohar tekniko baten egilearen izen-abizenak jakitea zuen helburu.
Herritar horrek berak erreklamazioa aurkeztu zuen Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan, eskaera ukatu egin baitzitzaion, Administrazioaren iritziz langilearen datu pertsonalen babesari eragiten ziolako.
Kontseiluak atzera bota zuen erreklamazioa, eta ebazpenean adierazi zuen, gardentasunari dagokionez, ez duela garrantzi publikorik ohar teknikoaren egilea nor den jakiteak; izan ere, enpresak beretzat onartu zuen, eta eskatzaileari eman zion haren edukiaren berri, hori baita benetan nabarmendu beharrekoa.