104. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia. Medikamentuen gorabehera kaltegarriak
LABURPENA
Herritar batek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zion Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioko Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari, 2012tik aurrera osasun-profesionalek jakinarazitako kontrako gertakari guzti-guztien xehetasunak jakiteko Agentzia horren osasun-produktuen zaintza-puntuari.
Administrazioak informazioa ukatu zuen informazioaren konfidentzialtasunaren muga zegoelako, LTAIBGren 14.1 artikulua eta sendagaien inguruko berariazko legedia aplikatuz.
Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onartu egin zuen, argudiatutako muga ez delako aplikagarria, eta LTAIBGn finkatutako sarbide-eskubidea gailentzen da; izan ere, osasun-araudiaren interpretazio bateratua eginez, ez dute konfidentzialtasun-betebeharrik osasun-profesionalek jakinarazitako gertaera kaltegarriek.