105. TVEko Masterchef lehiaketaren informazio ekonomikoa
LABURPENA
Herritar batek RTVE Korporazioari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, Masterchef, Masterchef junior eta Masterchef celebrity programetan parte hartu duten langileen ordainsariak eta entitateak lortutako irabaziak ezagutzeko.
CRTVEk informazioa ukatu zuen, datu pertsonalen babesari eragiten ziolako, baita haien eskubide ekonomiko eta komertzialei eragiten zielako ere.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak neurri batean onetsi zuen, bere interes ekonomiko eta komertzialetan eraginik ez duela iritzita. Hala ere, datu pertsonalei eragiten die; izan ere, parte-hartzaileak, alde batetik, TVEtik kanpoko langileak dira, eta, beste alde batetik, teknikariak, ez konfiantzazko langileak, eta horrek kalte egiten dio pertsona fisikoen eremu pribatuari.