80, 81 eta 84. RTVE Korporazioa, Video Mercury Films eta ekoiztetxearen ordezkaria. RTVEk Video Mercury Films-ekin sinatutako kontratuak
LABURPENA
Herritar batek Radio Televisión Española Korporazioari (CRTVE) zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, Korporazio honen eta Video Mercury Films erakundearen arteko kontratuak, erositako filmen zerrenda eta operazioa bermatzen duten txostenak ezagutzeko.
CRTVEk ez zuen informazio guztia eman, eskaera gehiegizkoa dela, datuen babesari eragiten diola eta bere interes ekonomiko eta komertzialak eta hirugarrenenak arriskuan jar ditzakeela iritzita.
Herritarrak erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak zati batean onetsi zuen, Korporazioak sinatzen dituen kontratuak, Estatuaren aurrekontuetatik elikatzen direnak, jendeak ezagutu behar dituelako, eta ez zaielako kalterik egiten ez haren merkataritza-interesei, ez hirugarrenenei. Inongo pertsona fisikoren datu pertsonaletan ere ez du eraginik. Aldiz, ez dago eskatutako txostenen existentziaren ziurtasunik, eta hori CRTVEk berretsi behar du.