87. Enpresaren ekonomia-, finantza-, kontratu- eta lan-informazioa
LABURPENA
EFE Agentziako Enpresa Batzordeak Agentziari berari igorritako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioarekin lotutako gastu eta diru-sarreren, kontratuen, soldaten eta bestelako informazioen egoera ezagutzeko, 2012tik.
EFE agentziak informazioaren zati bat eman zuen, eta gainerakoa ukatu, enpresaren interes ekonomiko eta komertzialei, informazio jakin baten konfidentzialtasunari, datu pertsonalen babesari eta eskatutakoaren zati bat espresuki landu behar izateagatik.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak ezetsi egin zuen, eta gehiegikeriazko erreklamaziotzat hartu zuen, ez zuelako bilatzen gardentasun-legeak bilatzen duen kontrol publikoaren xedea, baizik eta arau hori erabiltzea kontrol sindikaleko lana gauzatzeko, horretarako gaitutako arauditik kanpo.