96. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia. Gizakientzako sendagai homeopatikoen behin-behineko baimenak.
LABURPENA
Herritar batek informazio hori eskuratzeko eskaera egin zion Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari (AEMPS), Labo Life laborategien 2LC1 produktuak merkatuan zer mantentze-egoera duen jakiteko, eta produktua erabiltzen ez uzteko baimena emateko. Minbiziaren aurkako tratamendu gisa duen publizitateaz ere interesatu zen.
AEMPSek informazioa ukatu zuen konfidentzialtasun betebeharragatik babestuta zegoelako eta datu pertsonalen babesari eragiten ziolako.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak aintzat hartu zuen neurri batean, uste baitu zenbait alderditan baino ez dagoela konfidentzialtasunik, eta horien artean ez dagoela baimena eskatzeko data. Interes publiko ukaezina nabari da minbiziaren aurkako borrokari dagokionez. Datu pertsonaletan eraginik ez duela ere ulertzen da.