120. Justizia Ministerioa. Taxiaren erregulazioari buruzko txostenak
LABURPENA
Kazetari batek Justizia Ministerioari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, Sustapen Ministerioak 2018ko maiatzetik abuztura bitartean taxiaren erregulazioari buruz egindako txostena ezagutzeko, baita Estatuko Abokatutzak emandako erantzuna ezagutzeko ere.
Administrazioak informazioa ukatu zuen, prozesu judizialetako alderdien berdintasunari eragiten diolakoan, txostena egoitza judizialean zegoelako.
Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onetsi egin zuen, muga hori ezin baita aplikatu, dokumentua ez baita espresuki landu abian dagoen prozedura judizial batean ondorioak izateko.