123. Banco de Madrid erakundearen ikuskapena, kapitalak zuritzeagatik
LABURPENA
Herritar batzuek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuten, Ekonomia eta Enpresa Ministerioari zuzendua, 2014ko apiriletik maiatzera bitartean Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen espediente bateko dokumentuak eskura izateko, Madrilgo Bankura egindako ikuskapen-bisita baten ondorioz.
Ministerioak ez zion eskaerari erantzun.
Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak ezetsi egin zuen; izan ere, eskuratu nahi den administrazio-prozedura etenda dago, hau da, abian da, zigor-arloko auzitegi batean gai berari buruzko auzibitartea dagoelako, eta erreklamatzaileak interesdun dira, eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarria aplikatu behar da.