136. Francisco Francoren deshobiratzeari buruzko komunikazioak Egoitza Santuarekin
LABURPENA
Herritar batek Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Berdintasuneko Ministerioari zuzendutako informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, Ministerioaren eta Vatikanoko Egoitza Santuaren arteko komunikazioak lortzeko, Francisco Francoren deshobiratzeari buruzkoak.
Administrazioak eskaera ukatu zuen kanpo harremanak urratu ditzakeelakoan, Estatu subiranoen arteko komunikazioen izaera konfidentziala dela eta, gutun edo ahozko oharren bidez bideratzen dena.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onartu egin zuen, Interneten jasota baitago bi alderdiek 2018ko urrian izandako bilerari buruzko Vatikanoaren komunikatua, bai eta Espainiako Gobernuaren gutunari emandako erantzunaren testu osoa ere.