112. CaixaBank erakundearen bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren jarduera okerra
LABURPENA
Herritar batek idatzi bat aurkeztu zion Espainiako Bankuari, CaixaBank erakundearen bezeroaren arretarako zerbitzuak oker jokatu zuela azalduz.
Espainiako Bankuak ez zion idatziari erantzun, eta herritarrak erreklamazioa jarri zuen Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasun Kontseiluak ez zuen onartu, ez baitu eskumenik erakunde arautzaile horren aurka aurkeztutako erreklamazioak ezagutzeko (LTAIBGren 2.1.f artikulua dela-eta, 23.2 artikulua).