3. Olaizola II Hirigintza legezkotasuna berrezartzeko espedienteei buruzko informazioa
LABURPENA
Merkataritza-erakunde bateko ordezkariak informazioa eskuratzeko eskaera bidali zion Arroyomolinoseko Udalari (Madril), erakunde horrek egindako hirigintza-salaketen ondorioz hasitako hirigintza-legezkotasuna berrezartzeko espedienteei buruzko informazioa eta, hala badagokio, hasitako zehapen-espedienteei buruzko informazioa jasotzeko.
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak, eskaeraren izaera orokorra kontuan hartuta eta zehapen-espedienteak zirela aintzat hartuta, jarduerak atzera eramatea erabaki zuen, Arroyomolinoseko Udalak, gardentasun-legearen 19.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, merkataritza-sozietateari helaraz ziezaion eskaera, eskatzen duen informazioa behar bezala identifika zezan, legean xedatutakoaren arabera.
Administrazioarekiko Auzien Madrilgo 9. Epaitegi Zentralaren 2017ko urriaren hogeita seiko epaiaren bidez, atzera bota zen aurkeztutako errekurtsoa, eta berretsi egin zen Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren ebazpena.
Epaiarekin ados ez zegoenez, merkataritza-enpresak apelazio-errekurtsoa jarri zuen, baina errekurtsoa ezetsi egin zuen Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salaren zazpigarren atalak 2018ko otsailaren hamabian emandako epaiaren bidez.