14. Madrilgo hiriko aparkaleku publiko eta mistoei buruzko informazioa
LABURPENA
Madrilgo Udalari zuzendutako sarbide-eskubidearen eskaera, Madrilgo hirian 2015ean, 2016an eta 2017an izan den ibilgailu-etorrerari, okupazio-tasei eta aparkaleku publikoen eta aparkaleku mistoen diru-bilketari buruzko informazio jakin bat ezagutzeko.
Madrilgo Udalak aintzat hartu zuen egindako eskaera, nahiz eta zehaztu zuen aparkalekuen kudeaketaren kontzesioa zuten enpresek eman behar zutela informazioa. Enpresa horietako batek informazioa eman zuen, baina informazioa zabaltzearen aurka zegoela adierazi zuen. Hori dela eta, erreklamazioa aurkeztu zuen Kontseiluan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14.1 h) artikuluan araututako muga —ekonomia- eta merkataritza-interesei buruzkoa— aplikagarritzat jo zelako.
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak atzera bota zuen aurkeztutako erreklamazioa, enpresa emakidadunek zerbitzu publiko bat nola kudeatzen zuten jakiteko interes publikoa haien interes ekonomiko eta komertzialen gainetik zegoelakoan.
Ebazpen horren aurrean, alderdi erreklamatzaileak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen 2018ko abenduan.