63.- Polancoko (Kantabria) “Pozo Tremeo” interes bereziko naturaguneari buruzko informazioa eskuratzea.
LABURPENA
Elkarte ekologista batek eskaera bat aurkeztu zuen Polancoko Udalean, “Pozo Tremeo” Interes Bereziko Eremu Naturalaren barruan egindako hainbat udal-jarduerari buruzko informazioa eskatzeko.
Eskaera horri erantzunik eman ez ziotenez, erreklamatzaileak erreklamazio bat aurkeztu zuen 2021eko uztailean Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan (CTBG).
CTBGk ez zuen erreklamazioa onartu, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen (LTAIBG) lehen xedapen gehigarriaren 2. apartatua aplikatu behar zela uste zuelako. Izan ere, horren arabera, araudi espezifikoaren arabera arautuko dira, eta lege horren osagarri gisa, informazioa eskuratzeko araubide juridiko espezifikoa duten gaiak.
CTBGk emandako ebazpenaren aurrean, elkarte erreklamatzaileak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta 2022ko irailaren 8an sartu zen Kontseiluan.