Atal berri hau lagungarria izan nahi da gardentasunarekin lotutako gaietan lan egiten duten unitate eta pertsona guztientzat, bai eta gaian interesa duten herritarrentzat ere, gure ebazpenen hautaketa bat eskaintzen baitu, izaera desberdinetako informazioa eskuratzeari buruz Kontseiluak duen irizpidea sistematizatu edo finkatzen duena, edo informazio publikoa eskuratzeko eskubideari eragiten dion jurisprudentzia edo araudi sektorial garrantzitsu berria jasotzen duena.
Estatu mailako ebazpenak eta erreklamazio-prozeduretan emandako ebazpenak jasoko dira, Kontseiluari arlo horretako eskumena esleitu dioten autonomia-erkidegoetako administrazio autonomikoei eta toki-administrazioei eragiten dietenak.
Atal honetan, azken hilabeteetan eman ditugun ebazpen garrantzitsuak kontsulta daitezke. Kontseiluak doktrinaren aldetik eduki nabarmena duten ebazpen berriak eman ahala, gordailu horri gehitzen joango dira. Ebazpen horiek, Kontseiluak hilero ematen dituen gainerakoekin batera, webguneko ohiko ataletan ere argitaratzen jarraituko dute.