Horretarako, zenbait betebehar eta jokabide-printzipio ezartzen ditu, bai interes-taldeetako kide diren edo horientzat lan egiten duten pertsonek bete behar dituztenak, bai eragina izan dezakeen sektore publikoko langileek bete behar dituztenak.
'Lobbyen' erregistroa
Araua Diputatuen Kongresuan baliozkotu behar da promulgatzen denetik hogeita hamar eguneko epean, eta interes-taldeek Interes Taldeen Erregistroan izena eman behar dute beren eragin-jarduerak egin ahal izateko.
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluari dagokio Erregistroa kudeatzea eta gainbegiratzea. Laster eskuragarri egongo da izena emateko prozedura hastea ahalbidetuko duen formulario elektronikoa, eta hori Kontseilu honen kanal ofizialen bidez jakinaraziko da.
Gai honi buruzko kontsultak egiteko, idatzi helbide honetara: informaciongruposdeinteres@consejodetransparencia.es