Enpresa batek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zion Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, erakunde pribatu bati arau-haustea ohartarazteko egindako espedientearen edukia ezagutzeko, salatzailea bera den neurrian prozedura horretan interesduna dela iritzita.
Administrazioak informazioa ukatu zuen, LTAIBGren 14.1.j) artikuluaren muga aplikatu behar dela eta lanbide-sekretuari eta industria-jabetzari kalte egin dakiekeelakoan.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak zati batean onetsi zuen, uste baitu muga hori aplikatu behar zaiela merkataritza-sekretutzat kalifikatutako informazioa duten espedienteko zatiei, hala nola subjektu pribatuen arteko kontratu batzuei eta bezeroak erakartzeko prozedurari, eta gainerako espedientea eskuragarri egongo da.