Herritar batek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen, RENFEri zuzendua, 2016 eta 2020 bitartean Bartzelonan langileak garraiatzeko lizitazio osoaren edukia ezagutzeko.
RENFEk jakinarazi zion ez zegoela eskatutako lizitazioaren berririk eta, izatekotan, informazio hori emateak kalte egin ziezaiekeela bere interes ekonomiko eta komertzialei.
Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak aintzat hartu zuen neurri batean, kontratuak ofizioz argitaratzea lege-betebeharra baita, gardentasunari, informazioa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legetik (LTAIBG) bertatik eratorria, eta ez baita egiaztatu interes ekonomiko eta komertzial horiei egin dakiekeen kaltea.