RCA174. Correos y Telégrafos, SA Kalte-ordainak posta-jakinarazpenetan kontratua ez betetzeagatik
LABURPENA
Herritar batek informazioa eskuratzeko eskaera aurkeztu zuen Correos y Telégrafos, S.A.ra zuzenduta, kontratu publikoetan ezarritako epetik kanpo egindako posta-jakinarazpenengatiko kalte-ordainak ezagutzeko, formalki gaizki jakinarazitakoez gain.
Correos y Telégrafos, S.A.k informazioa ukatu zuen, abusuzkoa zelakoan, gardentasun legearen helburuarekin bat ez zetorrelako.
Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onetsi egin zuen, eskatutako informazioa gardentasun-legeak lortu nahi duen helburuaren barruan dagoela ulertu behar baita; izan ere, lege horrek aukera ematen du jakiteko zein irizpideren arabera jarduten duten gure erakundeek eta nola erabiltzen diren funts publikoak. Era berean, ez da sumatu Correos y Telégrafos, S.A.ren interes ekonomiko eta komertzialak ukitzen dituenik, zerbitzua berak bakarrik ematen baitu.