LABURPENA
Estatuko Abokatutzaren Txostenerako sarbidea ukatzearen aurkako erreklamazioa.
Ureztatzaile-erkidego batek idazki bat aurkeztu zuen Nekazaritza Ministerioko SEIASA NEKAZARITZAKO AZPIEGITUREN ESTATUKO MERKATARITZA-SOZIETATEAN, SEIASAren likidazioa justifikatzen duen Estatuko Abokatutzaren txostena eskatzeko.
Administrazioak sarbidea ukatu zuen aipatutako 19/2013 Legearen 14. artikuluaren 1. apartatuaren f) letraren arabera; informazioa eskuratzeko eskubidea mugatu ahal izango da, baldin eta informazioa eskuratzeak prozesu judizialetan alderdien berdintasuna eta benetako babes judiziala kaltetzea badakar.
Erreklamazioa aurkeztuta, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onetsi egin zuen, orokorra baita alegatutako mugaren interpretazio murriztailea; izan ere, prozedura judizial batean alderdien berdintasunari modu egiaztagarrian kalte egin diezaiokeen informaziora mugatzen da, eta, are gehiago, prozedura baten kariaz berariaz egindako dokumentuei soilik aplika dakiekeela uste izatera ere iritsi zen. Kasu honetan, ordea, ez da horrelakorik gertatzen, prozesu judizial baten aurrean ez gauden honetan.