5. Tiran +29.53 Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak egindako ordainketei buruzko informazioa
LABURPENA
Herritar batek Madrilgo Unibertsitate Politeknikoari (UPM) Unibertsitate horren eta Suanzeseko Markesaren Fundazioaren arteko ordainketa eta kobrantzei buruzko informazioa eskatu zion, datak, kopuruak, kontzeptua eta nork baimentzen dituen adieraziz.
Unibertsitateak ez zion erantzun proposatutako informazioa eskuratzeko eskaerari.
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak arrazoi formalengatik onartu zuen aurkeztutako erreklamazioa; izan ere, unibertsitateak, gardentasun-legean aurreikusitako epeak bete gabe, alegazioen aldian helarazi zion informazioa Kontseilu horri, eta ez zen jaso eskatzaileari helarazi zionik.
Madrilgo Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegi Zentralaren 2017ko urriaren 24ko Dekretuaren bidez, errekurtsogilea atzera egindakotzat jotzea eta jarduketak artxibatzea erabaki zen.