48. Hautaketa-prozesu bateko espediente batera sartzea
LABURPENA
Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeak deitutako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesu batean parte hartu zuen herritar batek behin baino gehiagotan eskatu du bere azterketaren espedientea eskuratzeko. Bere eskaerei emandako erantzunekin ados ez zegoenez, erreklamazio bat aurkeztu zuen 2020ko urtarrilean Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan.
Gardentasun Kontseiluak espedientea aztertu ondoren, egiaztatu da administrazioak erreklamatzaileari honako agiri hauek eman dizkiola, besteak beste: azterketaren kopia, azterketaren konponbidea, zuzenketarako adierazleak, jarduteko eta ebaluatzeko irizpideak eta azterketaren berrikuspena. Hori ikusita, Kontseiluak uste du ez dela bidezkoa erreklamatzailearen uziak baiestea.
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak emandako ezespen-ebazpenaren aurrean, erreklamazio-egileak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, eta 2020ko irailaren 11n sartu zen Kontseiluan.