57. Madrilgo Erkidegoko goi-kargudunen datuak eta haien adierazpenak
LABURPENA
Herritar batek, Madrilgo Erkidegoko Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Kontseilaritzan, Madrilgo Erkidegoko Gobernuko kideei eta Administrazioko goi-kargudunei buruzko hainbat informazio eskatu zuen (ondasunen aitorpenak, interesak, etab.).
Administrazioak emandako erantzunarekin ados ez dagoenez, erreklamatzaileak erreklamazio bat aurkeztu zuen 2020ko abenduan Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluan (CTBG). Administrazioaren ustez, eskatutako informazioa emateko berariazko prozedura bat zegoen, Madrilgo Erkidegoko Goi Kargudunen Ondare Ondasun eta Eskubideen Erregistrora sartzearena, hain zuzen. Horren arabera, ez zen aplikatu Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea (LTAIBG), haren lehenengo xedapen gehigarria betez.
CTBGk erreklamazioa onartu du, eskatutako datuak eskuratzeko ez delako beharrezkoa aipatutako erregistroan sartzea eta, ondorioz, LTAIBG guztiz aplikagarria delako.
CTBGk emandako ebazpenaren aurrean, Madrilgo Erkidegoak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta 2021eko uztailaren 15ean sartu zen Kontseiluan.