Urtero, Kontseiluak aurrekontu-aurreproiektu bat prestatu eta onartuko du, Ogasun Ministerioak zehaztutako egiturarekin, eta ministerio horri igorriko dio, gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko, azaroaren 26ko 47/2003 Legean aurreikusita dagoenaren arabera.
Aurrekontua mugatzailea izango da zenbateko osoari dagokionez, eta gutxi gorabeherako izaera kredituak kategoria ekonomikoen arabera banatzeko; langileen gastuei eta dirulaguntza izendunei dagozkienak eta protokoloko eta ordezkaritzako arretei dagozkienak, ordea, mugatzaileak eta lotesleak izango dira.
Kontseiluko Lehendakaritzari dagokio bere gastu-aurrekontu osoaren hasierako zenbatekoaren %3ra arteko aurrekontu-aldaketak baimentzea, baldin eta langile-gastuetarako kredituak handitzen ez badira. Ehuneko horretatik gorako aldaketak Ogasun Ministerioko titularrak baimendu beharko ditu.
Aurrekontuaren zenbateko osoa handitzen ez duten aurrekontu-partiden arteko barne-aldaketak Kontseiluaren Lehendakaritzak hartuko ditu, salbu eta langileen gastuetarako kredituei eragiten badiete; horiek Ogasun Ministerioko titularrak baimendu beharko ditu.