Sindikatu batek idatzia aurkeztu zuen Justizia Ministerioan, Justiziako Lurralde Gerentzietarako “txandakako produktibitateak” eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan ezarritako “Errendimendurako pizgarriak” aurrekontu kontzeptuan 2019, 2020 eta 2021 urteetan bakoitzari esleitutako kopuruak ezartzeko jarraitutako irizpide edo arrazoibideetarako sarbidea eskatuz.
Administrazioak sarbidea ukatu zuen administrazio-isiltasunaren ondorioz.
Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak onetsi egin zuen, izan ere, Auzitegi Gorenaren doktrinaren arabera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan eta Askatasun Sindikalaren Lege Organikoan jasotako erregulaziotik ezin da ondorioztatu arau horiek informazio publikorako irispide-sistema bat jasotzen dutenik, eta sistema hori lehentasunez aplikatu behar dela GABO legearen erregulazioan.